mínimo común múltiplo
- 1. Mat.
- sin. m.c.m.
Zenbaki oso batzuk emanik, zenbaki horien guztien multiploa dena, eta aldi berean multiplo posibleen artean zenbaki positibo txikiena. Adibidez, 3, 9 eta 11 zenbakien multiplo komunetan txikiena 99 da, hau da, 99 da zenbakirik txikiena hiru zenbakiek zatidura zehatzez zatitzen dutena. Zenbaki batzuen multiplo komunetan txikiena aurkitzeko, lehenik, zenbakietako bakoitza zenbaki lehenetan deskonposatu behar da. Adibidez, 7, 9, 12 eta 14ren m.k.t. aurkitzeko: 7 = 7; 9 = 32; 12 = 3 × 22; 14 = 7 × 2. Hurrena, deskonposizioko zenbaki lehenak elkarrekin biderkatu behar dira, eta haietako bakoitza zenbakietako edozeinetan agertzen den gehienezko aldi-kopurua adina aldiz hartuta. Beraz: 7 × 32 × 22 = 252. Kontzeptu hau polinomioekin ere defini daiteke.